2014(e)ko urria 30, osteguna

Ipuina

Oztopatutako ametsa

Klase praktiko batean, Storybird baliabidea erabiliz ipuin bat  on-line sortu genuen.

Baliabidea hainbat oztopo ditu, hala nola, hizkuntz bakarrean dagoela, ingelesez, eta argazki bat hautatuz gero asko murrizten dela ondoren jarri ditzakegun marrazkiak. Bestalde, kontu bat sortu behar duzu baliabidea erabiltzeko.

Hala ere, webguneak baditu alde positiboak. Adibidez, dohainik erabili dezakegula, hau da, ez dugula dirurik ordaindu behar. Gainera, zenbait eduki lantzeko baliabide aproposa delakoan nago, esaterako, sormena, hizkuntzak, IKT-ak...

2014(e)ko urria 23, osteguna

1. hausnarketa


Gaur egungo gizarteak eta teknologiak bateraturik daudela esan dezaket. Teknologien erabilerak anitzak dira, baina esparru zabal batean pertsonok komunikatzeko erabiltzen ditugu. Halaber, gehiengoak komunikazioarako erabiltzen dugun baliabide horren hartzaile gisa baino ez gara.

BIUEk ezarritako irakasgaiak, ordea, Web 2.0 garai honetan guk haren hartzaile eta sortzaileak izatea du helburuetako bat. Horrela, IKT irakasgaian tegnologia hauek era egokian erabiltzera ikasten ari gara.

Praktiketako klaseetan PowerPoint-a ondo erabiltzera, argazkiak konprimitzera, blog-ak sortzera... ikasi dugu, baita ordenagailuak eskaintzen dizkigun beste baliabide batzuk era egokian erabiltzera ere.

Magistraletan, aldiz, Informazio eta Komunikazio Teknologiaren ibilbideari buruz ikasi genuen, baita Web 2.0-ren inguruko kontzeptu batzuk ere bai.



Azkenik, azpimarratzea guk irakasle izanik gaur egun eskuragarri dauzkagun baliabideen %100 erabiltzen saiatu behar gara, ikasleei ikasketa-prozesua errazteko asmoz.
https://anabast.wordpress.com/2010/05/24/una-sociedad-web-2-0-necesita-una-escuela-web-2-0/

2014(e)ko urria 16, osteguna

IKT-en hastapenak

Kaixo! EHUko Magisteritza eskolako ikaslea naiz, Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoa hain zuzen ere.

http://fotoperiodismomartabermudez.blogspot.com.es/2011_11_01_archive.html


"Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan" irakasgaiaren lehenengo klase praktikoan blog hau sortu dugu. Bertan, astero egiten ditugun ariketak, erabiltzen ditugun programak edo plataformak, ikusten ditugun baliabide didaktikoak... atxikituko dizkizuet.

Espero dut nik ikasitakoa ondo transmititzea zuek ere bai erabili ahal izateko. Eta hezkuntzan erabiltzeko baliabideren baten berri badaukazue nirekin konpartitzea espero dut.