2014(e)ko azaroa 30, igandea

"Teknologia Berriak Hezkuntzan" kurtsoa

Larunbatean (2014/11/29), "Teknologia Berriak Hezkuntzan" buruzko kurtsoa egin nuen. EDE Fundazioan begiralea izateko egiten ari naizen kurtsoaren atal bat da.

Kurtsoan sare sozialei buruz hitz egin genuen gehienbat. Hala ere, egunaren hasieran, teknologia berriekiko dauden sexu desberdintasunak eta berdintasunak aztertu genituen.

Hona hemen nik egindako marrazkia. Bertan dauden Teknologia Berriek neskak ala mutilak (edo biek) erabiltzen duten islatzen du.


Ostean, Teknologia Berriak zein neurritan erabiltzen dugun neurtzeko inkesta batzuk egin genituen.

Saioaren amaieran, irakasleek neska-mutilekin erabiltzeko zeinbait baliabide komentatu zizkiguten.
Hala nola, Wordle, Tagxedo, 7-zip, Slideshare, Prezi...

Hona hemen 100 IKT herramintarik hoberenak edo erabilienak: "Top 100 Tools for Learning 2013".

Hala ere, Google-n "best ICT 2014", "mejores TIC"... edo antzeko zerbait bilatuz bestelako zerrenda edo argibideak aurkituko dituzue.

2014(e)ko azaroa 27, osteguna

5. hausnarketa

Aste honetako magistral klasean 6. eta 7. taldeok aurkezpena egin genuen. Bi taldeok artikulu bera (Hik Hasi Ikasleen Segurtasuna 2.0n) geneukan, bi zatitan banaturik. Aurkezpenaren ideia orokorra hauxe izan zen: Internet gaur egungo gizartean duen eragina, ondorio kaltegarriak baita abantailak kontuan hartuz, eta Internet segurtasunez erabiltzeko neurriak eta estrategiak.


Izan ere, egungo gizartean informazioa eskuratzeko eta besteekin komunikatzeko internet funtsezkoa izan arren, horrek zenbait kalte eragin ditzake, batez ere, haurrengan. Haur pornografia, arrazakeria, indarkeria... sustatzea errazten du,  gezurretako informazioa eskaintzeko aukera ematen du eta, pribatasuna urratzen du, bertan jartzen den informazio pertsonala babestu ezin delako, eta guztion eskura utziz.


Hortaz, irakasleek egiten duten lana funtsezkoa da, baina gogoan izan behar dugu arazoa ez dela ikastetxeena bakarrik, ikasleen ehuneko handi batek Internet ikastetxetik kanpo erabiltzen baitute. Hala ere, ikastetxean heziketa eta prebentzioa izango dira beti babeserako tresnarik onenak.

Saio praktikoan, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BIUE) orain dela 51 urte ikasi zuten andra batzuen bisita euki genuen

Hasteko, JClic aztertu dugu. JClic hezkuntzara bideratutako multimedia jarduerak sortzeko, egiteko eta ebaluatzeko Java plataformarako sortutako webgunea da. Honek, hainbat irakasgai, adin eta gai desberdinei buruzko ariketekin ikasteko aukera ematen du.

Klasean jadanik sortuta zeuden jarduera batzuk ikusi genituen, beraien artean matematikak lantzeko bi adibide jartzen dizkizuet: Neurriak eta Buruzko kalkulua

Ostean, Educaplay aztertu dugu. Educaplay, JClic bezala, hezkuntzara bideratutako multimedia jarduerak sortzeko eta egiteko plataforma bat da.

Plataforma honetan harpidetu behar izan gara, zenbait ariketa sortzeko asmoz. Hona hemen bikoteka sortutako bi jarduera ezberdinak.

Mundua ezagutzen

  


  

Eskola 2.0 proiektua hornitzearren, material digitalak egiteko zenbait ekimen abian jarri dira. Horien uzta islatzeko webgune hau osatzen ari dira. Webgune hau material horiek topatzeko tresna besterik ez da. Kontuan hartu hor daudenak baino baliabide gehiago aurki daitezkeela sarean eta hor agertzen direnak beste leku batzuetan ere egon daitezkeela.

Ondoren, Pixton programa erabili genuen. Pixton komikiak sortzeko aplikazio bat da. Klasean bikoteka baliabide hau frogatzeko komiki bat sortu genuen: "Egunpasa mendian".

GoAnimate, aldiz, komiki animatuak (komikiak mugimenduarekin) sortzeko tresna bat da. Aplikazio hauek interesgarriak dira ikasleek sormena garatzeko, baita hizkuntzka eta Teknologia Berriekiko trebezia lantzeko ere.

Wikispace wikiak sortzeko plataforma bat da. Wiki-ak aukera ematen dute lehen sortu dugun zerbait geroago berriz editatzeko. Editazio hori guk edo beste norbaitek egin dezake navigatzailearen bitartez.

Adibidez, RecursosparaProfes wiki bat da eta bertan ikasleekin erabiltzeko herraminta asko aurki ditzakegu.

Azkenik, LMS (Learning Management System), PLE (Personal Learning Environment) eta MOOC (Massive Online Open Course) -ri buruz hitz egin genuen.


Bloom's Taxonomy, Changes to Bloom's

Gaur egun ez dira edukiak ebaluatzen, helburuak baizik. Ikaslea kapaza izan behar da, batez ere, sortzeko.


https://enrichmentatstbenedict.wordpress.com/2014/04/29/blooms-taxonomy-is-revised/

Saio amaieran, mindomorekin, teknologien erabileraren inguruko eskema bat hasi genuen, baina ez genuen bukatu.

Klase aste hau oso erabilgarria izan dela uste dut, ezagutzen ez nituen zenbait baliabideen berri izan dudalako eta etorkizunean  hezkuntzan aplikatuko ditudalakoan nago.

2014(e)ko azaroa 21, ostirala

4. hausnarketa

Aste honetan, klase magistralean 4. eta 5. taldeek aurkezpena egin dute.

Lehenengo taldeak "Reporte Horizonte 2013" artikulua zuen. Artikulu horrek 5 urte barru oinarrizko hezkuntzan eragin nabarmena izango duten zenbait teknologia aztertzen ditu.

Bigarren taldeak, berriz, "Informe Horizon 2013" artikulua aurkeztu zuen. Informe honek, ordea, goi-mailako hezkuntzan eragina izan ditzaketen teknologia berriak identifikatzea du helburu.

Praktikazko klaseetan, ordea, On-line eskuragarri dauden baliabide didaktiko batzuei buruz hizt egin dugu. Horien artean, irakasleak Webquest metodologia aurkeztu zigun. Honen helburua ikasleei bilaketa lana erraztean datza, gehiegizko informazioari galderen bidez gidapen bat eginez.

http://docentesinnovadores.net/Contenidos/Ver/6791

Klasean baliabide horren zenbait adibide behatu genituen taldeka, gero gehien gustatutakoaren arrazoiketa egiteko. Guk "Elmer, el elefante multicolor" aukeratu genuen, komunikazio idatzia izateaz gain ahozko komunikazioa daukalako ere.

Hala ere, ondoren jarri dudan estekan niretzako interesgarriak diren zenbait Miniwebquest batzen ditu: phpWebquest

Azkenik, baliabide honen alde onen eta txarren inguruan eztabaidatu genuen. Nire aburuz, alderik positiboena ikasleak era aktiboan parte hartzen dutela ikaskuntzan da eta alderik negatiboena, ordea, ikasleak egindako on-line zereginak ez direla gordetzen eta, beraz, maisu-maistrek ikasle ororen lanak ezin dituzte kudeatu eta, beraz, denbora gehiegi behar da.

Ostiraleko klase praktikoan, Ardora programan trasteatzen saiatu ginen, baina baliabide honek jartzen duen zenbait oztopo direla eta, jarduera alboratu genuen eta Padlet-en mapa kontzeptual bat egin genuen bikoteka.

Nik egindako mapa kontzeptuala urtaroak ikasteko baliagarria da.

3. hausnarketa

Aste honetan, magistraleko klasean 2. eta 3. taldeek haren aurkezpenak egin zuten.

Lehenengo taldearen testua "IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" izan zen eta teknologiek hezkuntzan duten garrantzia azaldu ziguten. Tegnologiek gaur egun daukaten garrantziaz kontziente nintzen, baina nik espero nituen baino funtzio gehiagotarako erabili ohi izaten dela konturatu naiz.

Bigarren taldearen testua, "Internet eta eskola", aldiz, hezkuntza eta teknologiaren arteko harremanaz aparte, gurasoen beldurrez mintzatzen du. Agerikoa da, internetek haurrengan eragiten dituen arriskuak, beraz, hori ekiditeko ahaleginak egin eta neurriak hartu behar dira.

Ondorioztatu dezakegu, gure gizarteak aurrera egiten duen heinean, teknologiek, eta internetak ere aurrera egiten dutela eta horien garrantzia eskolan gero eta gehiago sumatzen dela. Hala ere, internek dakartzan arriskuak neurri egokiak hartuz kontrolatu behar ditugu.

Horrezgain, praktikazko klaseetan zenbait jarduera burutu genituen.

Alde batetik, taldeka, gai batzuei buruzko argazkiak atera behar izan genituen. Gure gaia "haizea" izan zen, eta horrekin erlazionaturiko zenbait argazki egin genituen. Zaila izan zen argazki batean haizearen eragina adieraztea, argazkietan mugimendua islatzen zaila delako.


Argazki honetan haizeak nola mugitzen duen ilea ikus dezakegu.


Argazki honetan, berriz, alkandora mugimenduan dagoela nabaritzen da.


 Putz egiten haizea sortuz.



Bi argazki hauetan, aldiz, paperak hegan dohazela edo lurrera jauzten ari direla nabaritzen da.


Gainerako taldeek, komunikazioaren, uraren, argiaren eta abiaduraren inguruko argazkiak egin zituzten. Komunikazioaren inguruan ateratako argazkiak ederrak ziren, oso interesgarriak eta sormen handikoak.

Bestalde, bibliografia arauei buruz berba egin genuen eta irakasleak era egokian informazio iturriak aitatzera irakatsi zigun. Nire ustez, momentuz egindako ariketarik baliagarriena da, gure lanetan bibliografia egin behar dugulako. 

Hona hemen erreferentzia bibliografikoak era egokian jartzen laguntzen diguten bi webgune: "Cómo citar y elaborar referencias bibliográficas" eta "Cómo citar en formato APA".

Horrezgain, klasera bi liburu ekarri zizkigun: "Ortotipografia" eta "Idazkera-liburua", biak Joxe Ramón Zubimendi-renak.

Beste egun batean, irakasleak egindako bilaketa lanak On-line izateko zenbait plataformak izendatu zigun (Delicious, Diigo, Connote...), eta Delicious erabili genuen saiakera batzuk egiteko.

Halaber, Microsoft Word aplikazio ezagunak ematen dizkigun aukerak komentatu zigun irakasleak.

Azkenik, bideo bat eraikitzerakoan kontuan izan behar ditugun gauzetaz berba egin genuen, eta musika duen garrantziaz ohartu ginen zenbait bideoen bitartez ("Por cuatro esquinitas de nada").


2014(e)ko azaroa 1, larunbata

2. hausnarketa

Aste honetako magistral klasean aurkezpenak egiten hasi gara. 1. taldea estreinatu da eta haien gaia hurrengoa izan da: "5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten".

Aste honetan zehar, praktikazko klaseetan, Storybird webgunearen bidez ipuinak era digitalean sortzera ikasi dugu (bloggean nik sortutako ipuinaren link-a jarri dut). Nire ustez, baliabide erabilgari da, umeen sormena lantzea, komunikazio gaitasuna garatzea eta IKT-en trebatzea lortzen dugulako. Hala ere, badazuka zenbait oztopo, hala nola, berezko hizkuntza ingelesa dela eta aldatzeko aukera ez duela eskaintzen.

Bestalde, argazkiak editatzeko Fotoflexer webgunea erabili genuen. Nire aburuz, Lehen Hezkuntzako ikasleekin curriculum-eko edukiak lantzeko Storybird Fotoflexer baino herramienta baliagarriagoa da.

Horretaz gain, GIMP programarekin argazkiekin probak egiten egon ginen. Argazkiaren zati bat moztera, irudia eskalatzera eta argazkiari pisua kentzera ikasi genuen. Horretarako, programa deskargatuta izan behar duzunez, gimp portablea nola jaitsi ikasi genuen.

http://www.findmysoft.com/news/GIMP-2-6-4-Update-Available-for-Download/

Azkenik, ostiralean, plano motak, angelu motak eta argia zer-nolako infuentzia daukan argazkietan, filmetan... ikasi genuen. Baina, informazio teoriko horri hasiera emateko irakasleak hurrengo gaiei buruzko 7-8 argazki ateratzea eskatu zigun: haizea, ura, argia, komunikazioa eta abiadura.