2016(e)ko azaroa 9, asteazkena

Realidad Aumentada- LAYAR eta AURASMA

Egun on! Gaurkoan, errealitate areagotuari buruz hitz egingo dizuet.

Errealitatea areagotua gaur egun ospea hartzen hasia den errekurtso digitala da. Errealitate areagotuak teknologia informatikoa erabiliz eraturiko itxura errealeko eszenak eta objektuak sortzen du eta batik-bat medikuntzarako, arkeologiarako, sorkuntza artistikorako, marketing-erako, hau da, publizitaterako eta hezkuntzarako erabili ohi da azken boladan.

Badaude zenbait erreminta errealitate areagotuan oinarritutako baliabideak edota materialak ekoizteko, eta guk, irakasleak izango garenez, gure irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren kalitatea hobetzen lagunduko ditunek. Nik hauetako bostetatik bi aukeratu ditut, Layar eta Aurasma, eta  haiekin trebatu naiz, ostean publikatzen dituen lanak sortzeko.

Layar plataformak errealitate areagotuko materialak sortzerako erabiltzeko sistema erraza du eta bertan, irudietan, hainbat elementu digitalak atxiki daitekes, hala nola bideoak, musika, argazki aurkezpenak, web guneak, sare-sozialen linka...

Hona hemen Layar plataformarekin errealitate areagotua sortzeko youtubetik hartutako azalpen bideoa: layar realidad Aumentada en el aula

Nik egin dudan lana animaliei buruz izan da, desagertzeko arriskuan dauden animaliei buruz hain zuzen. Lehenik eta behin, mugikorrean, tabletan... Layar aplikazioa jaitsi beharra dago PlayStoretik. Behin aplikazioa izanda, kontu bat egin beharra dago errealitate areagotuko materialak ekoizten hasi ahal izateko.

Nire lana frogatu nahi izatekotan, app-a zabaldu eta behean atxikitutako argazkiaren gainean argazki bat egingo bazeniozu bezala jarri mugikorra edo tableta. Hau egin ostean, zure gailuaren pantailan bideo bat ikusteko edo webgune batera sartzeko aukera eskainiko dizu. 

Animales en peligro de extinción

Aurasma plataformaren sortzaileek baieztatzen dute argazki, objektu eta leku orok haren "aura" propioa izan dezaketela eta hori errealitate areagotua erabiliz lortzen dela. Halaber, klasean irakasleek haien aura (baliabide) propioak eraiki ditzakete inprimatutako materialei eduki digitalak gehituz plataforma honen bidez.

Nik Aurasma erreminta erabiliz egin dudan lana kutsadura eta klima aldaketaren ingurukoa izan da. Layar aplikazioak bezala, honetan kontu bat zabaldu beharra dago. Behin kontua izanda, errealitate areagotuko materialak ekoizten hasi ahal daiteke. Behin material bat sortua, Aurasma aplikazioa jaitsi beharra dago PlayStoretik.

Nire lana frogatu nahi izatekotan, Aurasma app-a zabaldu eta behean atxikitutako argazkiaren gainean argazki bat egingo bazeniozu bezala jarri mugikorra edo tableta. Hau egin ostean, zure gailuaren pantailan bideo erreproduzitzen hasiko da.

Klima aldaketa: kutsadura
QR kodea: Klima aldaketa: kutsadura

Espero dut nik sortutako materiala zuen gustukoa izatea eta zuek errealitate areagotuko materialak egiten hastea ere bai. Bi programen funtzionamendua nolakoa den ikasteko youtubeko bi bideo tutorial atxikituko dizkizuet, bata Layar erreminta nola funtzionazten duen bideratzen duen bideoa, eta bestea, ordea, Aurasma plataformaren funtzionamendurako argibideak azaltzen dituen bideo

1 iruzkin:

  1. Politak egindako ekarpenak. Eta eskerrik asko bideoengatik.
    Zer iruditzen zaizu errealitate areagotua?

    ErantzunEzabatu